XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

: (...) ostera ere momiaz itxuratu goitik behera maindire eta tapakiarekin; horrela ez duzu hoztutzeko arriskurik izango, pulmonia doblea harrapatzeko.

Gomax-en aitxona zena, don Lukas jauna, pulmonia zital batek jota hil zen joan den urtean, baina ez bainuetxe honetara etorri zelako, zahartuta zegoelako baizik.

Hark ematen zion beti diru mordoa Gomax-i, honek nahi bezala gastatu zezan gurasoak enteratu gabe.

Eta lehen zigarro paketea hark emanda hasia naiz ni erretzen lurrera erortzeraino erabat mareatuz, baina hori beste istorioa da eta beste batetarako utzi beharko dut.

Orain dator neretzat, parterik politena: momia bezala jantzia zaudela bi bainuzaintzailek erruedazko aulki burdinezko batetan eseritzen zaituzte zuk ezertxo ere ikusten ez duzularik eta horrela hasten dira pasilu luzeetan barrena aulki pisutsua bultzatzen zuk ere egin ez dezakezularik, burdinezko gurpil erdi-erdoiltsuen txirrioa entzun besterik ez, horrela logela ilun batera iritsiko zaren arte.

Ohe gainean etzaneraziko zaituzte, patatazakuren gisan, eta bertan kieto egon behar mugitu gabe hogei minutu edo ordu erdiren bat.

Hemen badago begiak pixkanaka zabaltzerik baina alper alperrik zergatio, lehen esan dudan bezala, logela hau argirik gabe baitago, dena ilun-ilun eta isiltasun haundi batetan murgildurik.

Neri, hogei minutuz baino gehiago iruditzen zait hogei orduz egon behar naizela bertan etzanda, (...).